URTARRILA 1.257 km
MYANMARREN
Bangkokeko aireportuan gau osoa erdi lotan eman ondoren goizean goiz hegazkina hartu eta Yangonen lurreratu ginen. Aldaketa bat batekoa izan zen. Alde batetik beroa. Orain arte izan ez dugun beroak ongi etorria eman zigun Yangonen eta azkar batean arropa aldaketa egin genuen. Beste aldetik garbitasuna. Indiako zaborrei eta kiratsei agur esan eta nolabaiteko garbitasuna eta txukuntasuna poz handiz hartu dugu. Asia asko daude eta hau beste Asia bat da.
Yangon hiri handia da eta trafiko dezente eduki arren nahiko ordenatua eta txukuna iruditu zaigu Indiako eta Nepaleko hiriekin alderatuz. Hiriaren erdialdea merkatu erraldoi baten antzekoa da. Ohiko dendez gain, espaloi guztietan eta errepide ertzean kale-saltzaileek beraien dendatxoak jartzen dituzte.
Myanmarren milaka tenplu budista dago. Yagoneko famatuena eta ziurrenik Myanmarreko garrantzitsuena Shwedagon Paya da. Bertan, errezoan aritzeko hurbiltzen diren milaka erromesak eta atzerritik gatozen ehunka turistak nahasten gara.
Yangonetik iparraldera dagoen Meiktila herrira autobusez jo genuen handik gure bizikletako ibilbideari hasiera emateko. Hori bai, Meiktilako lakuan ilunabar zoragarri batek bizikletan hasteko indarrak eman zizkigun.
Meiktilatik Baganerako bidea bi egunean egin genuen errepide onaz gozatuz, makina bat tenplu ikusiaz eta bidean lagunak eginez.
Bagan Myanmarreko toki ezagunena edo ezagunetarikoa da. Ibai ondoan kokatutako lautadan ehunka tenplu eraiki dira mendeetan zehar eta izugarria da inguru guztietara begiratu eta zeruertzean tenpluen puntak nola galtzen diren ikustea.
Garai, mota eta tamaina desberdinetako tenpluak aurkitu daitezke Baganen. Batzuk oso zahartuak, besteak eraberrituak eta beste batzuk eraberritzen.
Baina den dena ez da hain polita eta atsegina izan. Myanmarren orokorrean eta Baganen bereziki aurkitutako turista kopuruak ezustean harrapatu gaitu. Turista pila bat dago herrialdetako toki ezagunenetan. Garai hau urteko garairik turistikoena da baina aurten bereziki turismoak Myanmarren eztanda egin duela uste dugu. Honek lo egiteko tokietako prezioen igoera izugarria ekarri du eta gure bidaia honetan ordaindu ez ditugun prezioak ordaintzen ari gara. Oraindik egokitze prozesuan gaude.
Hori bai, inguruko turista eta tenpluei gehiegi erreparatu gabe bertako nekazariek eguneroko lanean jarraitzen dute.
Baina Baganeko tenpluei benetako indarra ilunabarrak ematen die. Tenplu, nekazari eta turistak agertu aurretik jada hor zegoen ilunabar zoragarriak. Norbait arratsaldero zerua margotzen dabilela dirudi.
Turismo guneetatik irten eta berehala Myanmarreko biztanleekin uztartu eta beraien jatortasunaz gozatzeko aukera daukagu. Myingyan herrian, adibidez, merkatuan oso gustura ibili ginen emakumeekin jolas-solasean.
Gizonezkoen artean oso zabaldua dagoen kirola bat topatu dugu. Boleibolaren antzera baina hankarekin. A ze abilezia daukaten pilota lurrera erori gabe airean mantentzeko. Edozein txokotan aurki dezakezu jendea jolasean.
Txirrindulari dezente topatu dugu errepidean eta horien arten hiru alemaniar hauek (ezkerretik eskuinera): Andreas, Arwed eta Micheal. Lehenengoa Tokion bizi da, bigarrena Taiwanen eta hirugarrena Shangain. Hiru asteko bidaia egiten dabiltza. Asia aldean bizitzen urte asko daramaten arren alemaniar peto petoak sentitzen dira eta, egiari zor, garagardoa egunero litroka edateko ohitura bizi bizirik mantentzen dute. Garagardoa edateko eta kartetan jolasteko ohitura.
Beraiekin batera egin ditugu lau egun bizikletaz eta Mandalay hirian agurtu ditugu gure egun hauetako errepide lagunak. Guk Mandalyn pare bat egun egoteko asmoa dugu gero hortik iparralderago jotzeko. Hispawra, mendialdera.
También hemos tenido la oportunidad de conocer un nuevo deporte muy parecido al volleyball, pero al que se juega utilizando las piernas. ¡Menuda habilidad han desarrollado para que la pelota no caiga nunca al suelo!
EN MYANMAR
Después de pasar toda la noche en el aeropuerto de Bangkok
intentando dormir un poco, por la mañana cogimos un avión con destino a Yangon.
El cambio fue brutal, por un lado, el calor del cual habíamos carecido hasta
ahora, nos dio la bienvenida. Por otro lado, la limpieza. La basura acumulada
que encontramos en las calles de la India y los fétidos olores habían quedado
atrás. Acogimos el cambio con gran alegría. Una nueva Asia nos estaba esperando.
En Myanmar existen miles de templos
budistas, y Shwedagon Paya, el de Yangon, es probablemente, el más famoso de todos. En él, nos entremezclamos los turistas con cientos
de fieles que día tras día acuden allí a rezar. De Yangon nos
dirigimos en autobus hacia Meiktila, un pueblo ubicado al
norte de la capital. Un maravilloso atardecer a orillas del lago Meiktila fue
el encargado de darnos fuerzas para emprender al día siguiente nuestra ruta en
bicicleta.
También hemos tenido la oportunidad de conocer un nuevo deporte muy parecido al volleyball, pero al que se juega utilizando las piernas. ¡Menuda habilidad han desarrollado para que la pelota no caiga nunca al suelo!
Además, nos
hemos encontrado con bastantes ciclistas en las carreteras, y entre ellos
destacan tres alemanes: Andreas, Arwed y Michael. El primero de ellos vive actualmente
en Tokyo, el segundo en Taiwan y el último en Shangai. A pesar de llevar unos
cuantos años viviendo en Asia siguen manteniendo las buenas costumbres patrias
de beber cerveza sin descanso cada día. Con
ellos hemos pasado cuatro días en bicicleta hasta que llegó el momento de
despedirnos de ellos en Mandalay. Nuestra idea es pasar un par de días en
Mandalay, antes de emprender el camino hacia la cordillera de
Hispaw.
MANDALAYTIK MENDIALDERA
MANDALAYTIK MENDIALDERA
Maldalayn pare bat gun eman genituen ingurunea ezagutzen. Hiritik gertu, Amarapura herrian teka egurrezko zubi
zahar bat dago. Zubia zaharrak bere
xarma baduen arren, guri askoz gehiago gustatu zitzaigun turismoari kasurik
egin gabe eguneroko lanean inguruan aurkitu genuen jendea.
Zur
Lur
Ur
Mandalayn oinez paseatzen kontu interesgarriak aurkitu genituen. Gure bidaia
hasi genuenetik sandaliak dira oinetako ofizialak. Myanmarren larruz eginiko
batzuk oso zabalduak daude, bereziki politak. Horiek nola egiten dituzten
erakutsi zigun artisauak.
Arratsaldeetan, gizonezkoak bereziki, kirolari
eskaintzen diote denbora. Honako gazte hauek boleibolaren antzeko kirolean
jolasten topatu genituen, boleibola baina hankekin. Badminton zelaiaren antzeko
zelai batean, hiru hiruren aurka. Jokaldia prestatu eta kamiseta urdinekoa
errematean eta gris kolorekoa blokeoan. Izugarria.
Mandalay utzi eta Hispawrako bidean Myanmarreko lehengo aldapa luzeak
topatu genituen.
Hori bai, indarrak berritzeko janaririk ez da
falta. Myanmarreko janari tipikoa: arrozarekin
nahasteko okela saltsan eta zizka-mizka sorta eder bat. Ainhoak bukatuko al du dena?
Lasai, Koldok lagunduko du.
Goizero
topatu ditugu haurrak eskolarako bidean txintxo txintxo eta txukun
txukun. Telazko poltsa koloretsuetan liburuak dituzte eta eskuan metalezko ontzian
eguneko bazkaria daramate. Honek gosaria eskolarako bidean bukatu zuen.
Gu bezala beste batzuk ere goizero kilometro
dezente egiten dituzte, hori bai, motoz. Ezinezkoa dirudien poltsa kopurua
zintzilik daramatela herriz herri doaz bertako dendariei eta herritarrei mota
guztietako kontuak salduz. Alforjetan lekurik
ez? Zintzilikatu eta kito.
Hasiera batean gure helburua Hispaw zen, Mandalay eta Lashio
hirien artean dagoen herria, baina bertara iritsi bezain pronto txekiar
txirrindulari bikote batek gorago joatea gomendatu zigun. Bide nagusia utzi
eta mendian, puntaren puntan , dagoen Namhsan herrixkara joateko. Guk, erronkak
gustuko ditugunez, kasu egin genien. Horretarako gauza gehienak
Hispawn utzi eta beharrezkoarekin
bakarrik, ahal bezain arinen, gorantz jo genuen. Batzuk bizikletaz eta beste
batzuk…
Segituan aurkitu genuen naturaren dotorezia. Oihana.
Gorantz egin ahala oihana alde batera utzi eta
bidea geroz eta gogorragoa bihurtzen joan zen. Zatirik gogorrenak konponketak
egiten ari diren zatiak dira ia beti. Harri potoloak jartzen dituzte asfaltoa
jarri aurretik. Leuntasunaren aurreko laztasuna.
Egun oso luuuuuuze baten ostean azkenean Namhsanen geunden mendiz inguratuak.
Namhsan esnatzen.
Inguru honetan te landa zabalak daude. Familia
ugari bizi da te produkzioaz eta hauek beren lantegi txikia erakutsi ziguten.
Turismo guneetatik urruntzeak abantaila ugari
eskaintzen dizkigu. Dutxa beroak
eta ohe bigunak . Jatetxe baten ganbara izan
zen gure logela.
Horrelakoxea da mendi ingurua. Bere
xumetasunean aberats.
INLE LAKURANTZ
Gure asmoa Hipawtik zuzenean Inle
lakura joatea bazen ere, zoritxarrez, Myanmarren
errepide batzuk itxita daude oraindik. Arriskutsuak omen dira eta atzerritarrek
ezin dugu pasa. Horregatik trena hartu behar izan genuen Hispawtik Pyin U Lwinra.
Oso tren geldoa da baina dibertigarria. Bidean 1901an eraikitako zubia igaro genuen, Gokteik
zubia.
Inlerako bidean mendiak genituen berriz zain baina aldapa gogorren aurretik
igarotako gaua benetan xelebrea izan zen.
Thanywa herrixkan lo egiteko toki
bila hasi eta monasterio batean bukatu genuen monje gazteekin lotan. Budaren
aurrean jarri genuen denda eta askaria eta gosaria ere eskaini ziguten. Polita
izan zen beraien egunerokotasunaz gozatzea. Gauean ahal bezala solasean ibili
arren goizeko bostetan errezoan ari ziren.
Haurrak beti haur.
Goizero herri guztietan topatu ditugu monjeak janari
eskean. Ontziak eskuan ilaran doaz etxez etxe herritarren ematen dieten janaria
jasoaz. Gizonezkoak gorriz eta
emakumezkoa arrosa kolorez, nola ez.
Monjeak agurtu eta gero zetorkiguna ez genekien. Irribarrea okertu eta hortzak
estutu behar izan genituen, a ze aldapatzarrak!!!
Arnasa hartzeko ia tarterik ez.
Gora iritsi eta gure harridura handia izan zen
goi lautadan soro eta landa aberatsak ikusita. Norbaitek mendia adabakiz estali
duela dirudi.
Nekazariek akaso?
Izugarria da Budari eskainitako zenbat gonpa,
irudi, margo, estupa, monasterio… dauden. Myanmar
osoa dago erlijio seinalez beteta.
Inle lakua gertu gure zain dago.
DE MANDALAY HACIA EL MONTE
DE MANDALAY HACIA EL MONTE
Invertimos un par de días en disfrutar
del paisaje de Maldalay. Paseando,
nos encontramos con varias cosas interesantes. Tuvimos la oportunidad de ver y
de aprender, de la mano de un artesano local, cómo se elaboran las
tradicionales sandalias hechas de cuero, imprescindible prenda en el atuendo
del país.
Marchamos de Mandalay y nos dirigimos hacia Hispaw, donde
nos encontramos con unas prominentes e interminables cuestas. Eso sí, para
recuperar fuerzas no nos faltó la comida. El plato típico de Myanmar es
el arroz mezclado con carne en salsa y una buena variedad de picoteo. ¿Habrá
sido capaz Ainhoa de terminar toda la comida que nos sirvieron? Tranquilos, que
ahí estaba Koldo para ayudar…
En un principio, nuestro objetivo era
llegar a Hispaw, un pueblo situado entre Mandalay y Lashio.
Pero nada más llegar, una pareja de ciclistas checos nos recomendó continuar
subiendo hasta un pueblecito llamado Namhsan localizado en la punta del
monte. Y como a nosotros nos encantan los retos, decidimos hacerles caso.
Dejamos la mayoría de nuestras pertenencias en Hispaw y emprendimos la
subida con lo imprescindible como equipaje.
Enseguida nos encontramos con la
belleza de la naturaleza: una preciosa selva. Dejamos atrás este paisaje y continuamos subiendo por un
camino difícil y en algunos tramos aún en construcción. Después de un larguísimo
día llegamos a Namhsan, un pueblecito rodeado de montañas. Alejarse de
los típicos lugares turísticos tiene muchas ventajas… ducha al aire libre y
como habitación la azotea de un restaurante. Así es la vida de campo,
enriquecedora sencillez.
UNA VIDA SOBRE EL AGUA, ADIÓS MYANMAR
UR GAINEAN BIZITZA ETA AGUR MYANMAR
Inle lakura iritsi aurretik Pindaya
herrian geldialdia egin genuen. Bertan,
budaren irudiz jositako koba bat dago mendiaren magalean. Goizean goiz igo
ginen eta kobaren sarrerarik Pindaya
oso eder ikusten zen.
Goiz ibiltzeak bere abantailak baditu
batzuetan eta guk turista taldeak etorri baino lehen gozatu genuen tenplu
bihurtutako kobaren edertasunaz, isiltasunean.
Pindayatik Kalawra lasai asko joan
eta bi egunez gure bizikletei atsedena eman genien Inle lakura autobusez hurbiltzeko.
Nyaungshe herrian ontzian sartu eta kanaletik lakurantz hurbildu ginen. Bat
batean kanala utzi eta lakuan sartuta bere handitasunaz konturatzen zara. Zoragarria.
Zoragarri lakua, inguruko mendiak eta lakuko bizitza. Lakuaren eguneroko
bizitzak, jendearen joan etorriak, harritua utzi gintuen. Inle lakuko arrantzaleak oso ezagunak dira arraunean hankarekin egiteagatik.
Ezinezkoa dirudien arren sekulako
abilezia dute hanka bakarrarekin arraunari eragiten.
Laku inguruko herrietan merkatuak egoten dira
eta herrixketatik jende asko, emakumeak bereziki, hurbiltzen da beraien
produktuak saltzera.
Myanmarren bertan eginiko tabakoa oso zabaldua dago. Emakume hau merkatuan
bere postutxoan lasai zegoen erosleen zain.
Baina guretzat Inle lakuko gauzarik ederrena laku barruan dauden herrixkak dira.
Ezinezkoak diruditen herrixkak ur gainean eraikiak. Uretan murgiltzen dira
etxeetako zutabeak, urezkoak dira kaleak eta trafikoa txalupek osatzen dute.
Baratzak ere ur gainean.
Arropa zintzilikatzen dago emakumea txaluparen
gainean.
Gure gaztetxoek etxetik bizikleta ateratzen
badute hemen…
Inle lakuko bizitzaz txundituta, Kalawtik Meiktilarako bide luzea erraz egin genuen maldan behera. Gure azken
eguna izan zen Myanmarren
bizikletaz. Meiktilan zain zeuden bizikletak sartzeko kutxak eta handik zuzenean
Yangonera joan ginen autobusez.
Yangonen eman genion agurra Myanmarri
bertako kaleko giroaz gozatuz.
Kaleko ehunka denden artean emakumea kuluxkatxoa
egiten. Goiz irekiko zuen ziurrenik bere
dendatxoa.
Kaleko edozein txokotan antolatzen dituzte
jatetxeak mokadutxo bat egiteko.
Erlijio zaharrek teknologia berriekin bat
egiten dute. Monjeak ere egunean egon nahi dute.
Konturatu orduko Myanmar uzteko ordua iritsi zaigu. Herrialde honetan gehienez 28
eguneko bisa lortu daiteke eta nahiz eta 1.200 km egin bizikleta gainean azkar
asko pasa zaizkigu egunak. Bertako jendearen jatortasunak liluratuta utzi gaitu.
Herrialde duela gutxi irekitzen hasi denez turismoaren eragina ez da iritsi
toki askora eta hori nabari da. Eskerrik asko Marta eta Eddy zuen laguntza oso
garrantzizkoa izan baita ibilbidea aukeratzeko eta asko erraztu dizkiguzue
gauzak. Myanmarri irribarrez esan
genion agur eta Myanmarrek
irribarrez esan zigun agur.
UNA VIDA SOBRE EL AGUA, ADIÓS MYANMAR
Antes de llegar a Inle
hicimos una parada en Pindaya. Allí,
nos encontramos con una cueva, a los pies de una ladera, atestada de figuras de
Buda. Subimos a primera hora para evitar a los turistas y así pudimos disfrutar
del silencio que la inundaba. De Pindaya
emprendimos el camino hacia Kalaw,
en donde dejamos las bicis aparcadas durante dos días, para acercarnos al lago Inle en autobús.
Desde Nyaungshe
atravesamos el canal que desembocaba en el lago Inle. La inmensidad y la belleza del lago nos dejó prendados, no
sólo por su atractivo, también por los montes que lo rodeaban y por la vida que
se palpaba a su alrededor. El día a día del lago y el ir y venir de sus gentes
nos dejaron realmente sorprendidos. Sin duda alguna, lo que más nos fascinó
fueron los pequeños pueblos que encontramos en su interior. Imposibles pero
reales construcciones edificadas sobre el agua, con cimientos anclados en el
fondo del lago y calles anegadas que ven pasar pequeñas embarcaciones que poco
tienen que envidiar al mundanal trafico de cualquier ciudad.
Maravillados con la vida del lago, nos dirigimos de Kalaw a Meiktila, cuesta abajo sin mayor dificultad, en el que fuera
nuestro último día en bicicleta en Myanmar. En Meiktila nos esperaban las cajas para guardar las bicis. Allí
cogimos el autobús que nos llevó hasta Yangon.
Y sin darnos cuenta llegó el momento de despedirnos de Myanmar.
El tiempo máximo para visitar el país es de 28 días, y
a pesar de haber recorrido 1.200 kilómetros el tiempo se nos ha pasado volando.
La amabilidad de la gente nos ha sorprendido muy gratamente, y teniendo en
cuenta que es un país abierto al turismo desde hace poco tiempo, aún existen
lugares por visitar en los que el turismo no ha hecho aún grandes estragos. Muchas gracias a Marta y Eddy por la ayuda, ha sido
fundamental para planificar el recorrido.
Myanmar nos devolvió la sonrisa con la que le
despedimos.