domingo, 6 de enero de 2013


URTARRILA 1.257 km

MYANMARREN

Bangkokeko aireportuan gau osoa erdi lotan eman ondoren goizean goiz hegazkina hartu eta Yangonen lurreratu ginen. Aldaketa bat batekoa izan zen. Alde batetik beroa. Orain arte izan ez dugun beroak ongi etorria eman zigun Yangonen eta azkar batean arropa aldaketa egin genuen. Beste aldetik garbitasuna. Indiako zaborrei eta kiratsei agur esan eta nolabaiteko garbitasuna eta txukuntasuna poz handiz hartu dugu. Asia asko daude eta hau beste Asia bat da.

Yangon hiri handia da eta trafiko dezente eduki arren  nahiko ordenatua eta txukuna iruditu zaigu Indiako eta Nepaleko hiriekin alderatuz. Hiriaren erdialdea merkatu erraldoi baten antzekoa da. Ohiko dendez gain, espaloi guztietan eta errepide ertzean  kale-saltzaileek beraien dendatxoak jartzen dituzte.


Myanmarren milaka tenplu budista dago. Yagoneko famatuena eta ziurrenik Myanmarreko garrantzitsuena Shwedagon Paya da. Bertan, errezoan aritzeko hurbiltzen diren milaka erromesak eta atzerritik gatozen ehunka turistak nahasten gara.




Yangonetik iparraldera dagoen Meiktila herrira autobusez jo genuen handik gure bizikletako ibilbideari hasiera emateko. Hori bai, Meiktilako lakuan ilunabar zoragarri batek bizikletan hasteko indarrak eman zizkigun.


Meiktilatik Baganerako bidea bi egunean egin genuen errepide onaz gozatuz, makina bat tenplu ikusiaz eta bidean lagunak eginez.




Bagan Myanmarreko toki ezagunena edo ezagunetarikoa da. Ibai ondoan kokatutako lautadan ehunka tenplu eraiki dira mendeetan zehar eta izugarria da inguru guztietara begiratu eta zeruertzean tenpluen puntak nola galtzen diren ikustea.


Garai, mota eta tamaina desberdinetako tenpluak aurkitu daitezke Baganen. Batzuk oso zahartuak, besteak eraberrituak eta beste batzuk eraberritzen.



  
Tenpluen barnean Budaren irudiak dira nagusi, hauek ere mota eta tamaina guztietakoak.


Baina den dena ez da hain polita eta atsegina izan. Myanmarren orokorrean eta Baganen bereziki aurkitutako turista kopuruak ezustean harrapatu gaitu. Turista pila bat dago herrialdetako toki ezagunenetan. Garai hau urteko garairik turistikoena da baina aurten bereziki turismoak Myanmarren eztanda egin duela uste dugu. Honek lo egiteko tokietako prezioen igoera izugarria ekarri du eta gure bidaia honetan ordaindu ez ditugun prezioak ordaintzen ari gara. Oraindik egokitze prozesuan gaude.


Hori bai, inguruko turista eta tenpluei gehiegi erreparatu gabe bertako nekazariek eguneroko lanean jarraitzen dute.


Baina Baganeko tenpluei benetako indarra ilunabarrak ematen die. Tenplu, nekazari eta turistak agertu aurretik jada hor zegoen ilunabar zoragarriak. Norbait arratsaldero zerua margotzen dabilela dirudi.


 

Turismo guneetatik irten eta berehala Myanmarreko biztanleekin uztartu eta beraien jatortasunaz gozatzeko aukera daukagu. Myingyan herrian, adibidez, merkatuan oso gustura ibili ginen emakumeekin jolas-solasean.


Nekazariekin edozein geldialditan.


Gizonezkoen artean oso zabaldua dagoen kirola bat topatu dugu. Boleibolaren antzera baina hankarekin. A ze abilezia daukaten pilota lurrera erori gabe airean mantentzeko. Edozein txokotan aurki dezakezu jendea jolasean.


Txirrindulari dezente topatu dugu errepidean eta horien arten hiru alemaniar hauek (ezkerretik eskuinera): Andreas, Arwed eta Micheal. Lehenengoa Tokion bizi da, bigarrena Taiwanen eta hirugarrena Shangain. Hiru asteko bidaia egiten dabiltza. Asia aldean bizitzen urte asko daramaten arren alemaniar peto petoak sentitzen dira eta, egiari zor, garagardoa egunero litroka edateko ohitura bizi bizirik mantentzen dute. Garagardoa edateko  eta kartetan jolasteko ohitura.



Beraiekin batera egin ditugu lau egun bizikletaz eta Mandalay hirian agurtu ditugu gure egun hauetako errepide lagunak. Guk Mandalyn pare bat egun egoteko asmoa dugu gero hortik iparralderago jotzeko. Hispawra, mendialdera.

EN MYANMAR

Después de pasar toda la noche en el aeropuerto de Bangkok intentando dormir un poco, por la mañana cogimos un avión con destino a Yangon. El cambio fue brutal, por un lado, el calor del cual habíamos carecido hasta ahora, nos dio la bienvenida. Por otro lado, la limpieza. La basura acumulada que encontramos en las calles de la India y los fétidos olores habían quedado atrás. Acogimos el cambio con gran alegría. Una nueva Asia nos estaba esperando.

En Myanmar existen miles de templos budistas, y Shwedagon Paya, el de Yangon, es probablemente, el más famoso de todos. En él, nos entremezclamos los turistas con cientos de fieles que día tras día acuden allí a rezar. De Yangon nos dirigimos en autobus hacia Meiktila, un pueblo ubicado al norte de la capital. Un maravilloso atardecer a orillas del lago Meiktila fue el encargado de darnos fuerzas para emprender al día siguiente nuestra ruta en bicicleta.

También hemos tenido la oportunidad de conocer un nuevo deporte muy parecido al volleyball, pero al que se juega utilizando las piernas. ¡Menuda habilidad han desarrollado para que la pelota no caiga nunca al suelo!
Además, nos hemos encontrado con bastantes ciclistas en las carreteras, y entre ellos destacan tres alemanes: Andreas, Arwed y Michael. El primero de ellos vive actualmente en Tokyo, el segundo en Taiwan y el último en Shangai. A pesar de llevar unos cuantos años viviendo en Asia siguen manteniendo las buenas costumbres patrias de beber cerveza sin descanso cada día. Con ellos hemos pasado cuatro días en bicicleta hasta que llegó el momento de despedirnos de ellos en Mandalay. Nuestra idea es pasar un par de días en Mandalay, antes de emprender el camino hacia la cordillera de Hispaw.


 MANDALAYTIK MENDIALDERA

Maldalayn pare bat gun eman genituen ingurunea ezagutzen. Hiritik gertu, Amarapura herrian teka egurrezko zubi zahar bat dago.  Zubia zaharrak bere xarma baduen arren, guri askoz gehiago gustatu zitzaigun turismoari kasurik egin gabe eguneroko lanean inguruan aurkitu genuen jendea.

Zur

Lur

Ur


Mandalayn oinez paseatzen kontu interesgarriak aurkitu genituen. Gure bidaia hasi genuenetik sandaliak dira oinetako ofizialak. Myanmarren larruz eginiko batzuk oso zabalduak daude, bereziki politak. Horiek nola egiten dituzten erakutsi zigun artisauak.


Arratsaldeetan, gizonezkoak bereziki, kirolari eskaintzen diote denbora. Honako gazte hauek boleibolaren antzeko kirolean jolasten topatu genituen, boleibola baina hankekin. Badminton zelaiaren antzeko zelai batean, hiru hiruren aurka. Jokaldia prestatu eta kamiseta urdinekoa errematean eta gris kolorekoa blokeoan. Izugarria.


Mandalay utzi eta Hispawrako bidean Myanmarreko lehengo aldapa luzeak topatu genituen.



Hori bai, indarrak berritzeko janaririk ez da falta. Myanmarreko janari tipikoa: arrozarekin nahasteko okela saltsan eta zizka-mizka sorta eder bat. Ainhoak bukatuko al du dena? Lasai, Koldok lagunduko du.


Goizero  topatu ditugu haurrak eskolarako bidean txintxo txintxo eta txukun txukun. Telazko poltsa koloretsuetan liburuak dituzte eta eskuan metalezko ontzian eguneko bazkaria daramate. Honek gosaria eskolarako bidean bukatu zuen.


Gu bezala beste batzuk ere goizero kilometro dezente egiten dituzte, hori bai, motoz. Ezinezkoa dirudien poltsa kopurua zintzilik daramatela herriz herri doaz bertako dendariei eta herritarrei mota guztietako  kontuak salduz. Alforjetan lekurik ez? Zintzilikatu eta kito.


Hasiera batean gure helburua Hispaw zen, Mandalay eta Lashio hirien artean dagoen herria, baina bertara iritsi bezain pronto txekiar txirrindulari bikote batek gorago joatea gomendatu zigun. Bide nagusia utzi eta mendian, puntaren puntan , dagoen Namhsan herrixkara joateko. Guk, erronkak gustuko ditugunez, kasu egin genien. Horretarako  gauza gehienak  Hispawn utzi eta beharrezkoarekin bakarrik, ahal bezain arinen, gorantz jo genuen. Batzuk bizikletaz eta beste batzuk…


Segituan aurkitu genuen naturaren dotorezia. Oihana.



Gorantz egin ahala oihana alde batera utzi eta bidea geroz eta gogorragoa bihurtzen joan zen. Zatirik gogorrenak konponketak egiten ari diren zatiak dira ia beti. Harri potoloak jartzen dituzte asfaltoa jarri aurretik. Leuntasunaren aurreko laztasuna.



Egun oso luuuuuuze baten ostean azkenean Namhsanen geunden mendiz inguratuak.


Namhsan esnatzen.


Inguru honetan te landa zabalak daude. Familia ugari bizi da te produkzioaz eta hauek beren lantegi txikia erakutsi ziguten.


Turismo guneetatik urruntzeak abantaila ugari eskaintzen dizkigu. Dutxa beroak


eta ohe bigunak . Jatetxe baten ganbara izan zen  gure logela.


Horrelakoxea da mendi ingurua. Bere xumetasunean aberats.



INLE LAKURANTZ

Gure asmoa Hipawtik zuzenean Inle lakura joatea bazen ere, zoritxarrez, Myanmarren errepide batzuk itxita daude oraindik. Arriskutsuak omen dira eta atzerritarrek ezin dugu pasa. Horregatik trena hartu behar izan genuen Hispawtik Pyin U Lwinra. Oso tren geldoa da baina dibertigarria. Bidean 1901an eraikitako zubia igaro  genuen, Gokteik zubia.


Inlerako bidean mendiak genituen berriz zain baina aldapa gogorren aurretik igarotako  gaua benetan xelebrea izan zen. Thanywa herrixkan lo egiteko toki bila hasi eta monasterio batean bukatu genuen monje gazteekin lotan. Budaren aurrean jarri genuen denda eta askaria eta gosaria ere eskaini ziguten. Polita izan zen beraien egunerokotasunaz gozatzea. Gauean ahal bezala solasean ibili arren goizeko bostetan errezoan ari ziren.


Haurrak beti haur.


Goizero  herri guztietan topatu ditugu monjeak janari eskean. Ontziak eskuan ilaran doaz etxez etxe herritarren ematen dieten janaria jasoaz.  Gizonezkoak gorriz eta emakumezkoa arrosa kolorez, nola ez.


Monjeak agurtu eta gero zetorkiguna  ez genekien. Irribarrea okertu eta hortzak estutu behar izan genituen, a ze aldapatzarrak!!!


Arnasa hartzeko ia tarterik ez.


Gora iritsi eta gure harridura handia izan zen goi lautadan soro eta landa aberatsak ikusita. Norbaitek mendia adabakiz estali duela dirudi.  


Nekazariek akaso?


Izugarria da Budari eskainitako zenbat gonpa, irudi, margo, estupa, monasterio… dauden. Myanmar osoa dago erlijio seinalez beteta.


Inle lakua gertu gure zain dago.

DE MANDALAY HACIA EL MONTE

Invertimos un par de días en disfrutar del paisaje de Maldalay. Paseando, nos encontramos con varias cosas interesantes. Tuvimos la oportunidad de ver y de aprender, de la mano de un artesano local, cómo se elaboran las tradicionales sandalias hechas de cuero, imprescindible prenda en el atuendo del país.
Marchamos de Mandalay y nos dirigimos hacia Hispaw, donde nos encontramos con unas prominentes e interminables cuestas. Eso sí, para recuperar fuerzas no nos faltó la comida. El plato típico de Myanmar es el arroz mezclado con carne en salsa y una buena variedad de picoteo. ¿Habrá sido capaz Ainhoa de terminar toda la comida que nos sirvieron? Tranquilos, que ahí estaba Koldo para ayudar…
En un principio, nuestro objetivo era llegar a Hispaw, un pueblo situado entre Mandalay y Lashio. Pero nada más llegar, una pareja de ciclistas checos nos recomendó continuar subiendo hasta un pueblecito llamado Namhsan localizado en la punta del monte. Y como a nosotros nos encantan los retos, decidimos hacerles caso. Dejamos la mayoría de nuestras pertenencias en Hispaw y emprendimos la subida con lo imprescindible como equipaje. 
Enseguida nos encontramos con la belleza de la naturaleza: una preciosa selva. Dejamos atrás este paisaje y continuamos subiendo por un camino difícil y en algunos tramos aún en construcción. Después de un larguísimo día llegamos a Namhsan, un pueblecito rodeado de montañas. Alejarse de los típicos lugares turísticos tiene muchas ventajas… ducha al aire libre y como habitación la azotea de un restaurante. Así es la vida de campo, enriquecedora sencillez.


UR GAINEAN BIZITZA ETA AGUR MYANMAR

Inle lakura iritsi aurretik Pindaya herrian geldialdia egin genuen.  Bertan, budaren irudiz jositako koba bat dago mendiaren magalean. Goizean goiz igo ginen eta kobaren sarrerarik Pindaya oso eder ikusten zen.


Goiz ibiltzeak bere abantailak baditu batzuetan eta guk turista taldeak etorri baino lehen gozatu genuen tenplu bihurtutako kobaren edertasunaz, isiltasunean.




Pindayatik Kalawra lasai asko joan eta bi egunez gure bizikletei atsedena eman genien Inle lakura autobusez hurbiltzeko.


Nyaungshe herrian ontzian sartu eta kanaletik lakurantz hurbildu ginen. Bat batean kanala utzi eta lakuan sartuta bere handitasunaz konturatzen zara.  Zoragarria.  Zoragarri lakua, inguruko mendiak eta lakuko bizitza. Lakuaren eguneroko bizitzak, jendearen joan etorriak, harritua utzi gintuen. Inle lakuko arrantzaleak oso ezagunak dira arraunean hankarekin egiteagatik.  Ezinezkoa dirudien arren sekulako abilezia dute hanka bakarrarekin arraunari eragiten.





Laku inguruko herrietan merkatuak egoten dira eta herrixketatik jende asko, emakumeak bereziki, hurbiltzen da beraien produktuak saltzera.


Myanmarren bertan eginiko tabakoa oso zabaldua dago. Emakume hau merkatuan bere postutxoan lasai zegoen erosleen zain.


Baina guretzat Inle lakuko gauzarik ederrena laku barruan dauden herrixkak dira. Ezinezkoak diruditen herrixkak ur gainean eraikiak. Uretan murgiltzen dira etxeetako zutabeak, urezkoak dira kaleak eta trafikoa txalupek osatzen dute.


Baratzak ere ur gainean.


Arropa  zintzilikatzen dago emakumea txaluparen gainean.


Gure gaztetxoek etxetik bizikleta ateratzen badute hemen…


Inle lakuko bizitzaz txundituta,  Kalawtik Meiktilarako bide luzea erraz egin genuen maldan behera. Gure azken eguna izan zen Myanmarren bizikletaz. Meiktilan zain zeuden  bizikletak sartzeko kutxak eta handik zuzenean Yangonera joan ginen autobusez.


Yangonen eman genion agurra Myanmarri bertako kaleko giroaz gozatuz.


Kaleko ehunka denden artean emakumea kuluxkatxoa egiten. Goiz irekiko zuen ziurrenik  bere dendatxoa.


Kaleko edozein txokotan antolatzen dituzte jatetxeak mokadutxo bat egiteko.


Erlijio zaharrek teknologia berriekin bat egiten dute. Monjeak ere egunean egon nahi dute.


Konturatu orduko Myanmar uzteko ordua iritsi zaigu. Herrialde honetan gehienez 28 eguneko bisa lortu daiteke eta nahiz eta 1.200 km egin bizikleta gainean azkar asko pasa zaizkigu egunak. Bertako jendearen jatortasunak liluratuta utzi gaitu. Herrialde duela gutxi irekitzen hasi denez turismoaren eragina ez da iritsi toki askora eta hori nabari da. Eskerrik asko Marta eta Eddy zuen laguntza oso garrantzizkoa izan baita ibilbidea aukeratzeko eta asko erraztu dizkiguzue gauzak. Myanmarri irribarrez esan genion agur eta Myanmarrek irribarrez esan zigun agur.



UNA VIDA SOBRE EL AGUA, ADIÓS MYANMAR
Antes de llegar a Inle hicimos una parada en Pindaya. Allí, nos encontramos con una cueva, a los pies de una ladera, atestada de figuras de Buda. Subimos a primera hora para evitar a los turistas y así pudimos disfrutar del silencio que la inundaba. De Pindaya emprendimos el camino hacia Kalaw, en donde dejamos las bicis aparcadas durante dos días, para acercarnos al lago Inle en autobús.

Desde Nyaungshe atravesamos el canal que desembocaba en el lago Inle. La inmensidad y la belleza del lago nos dejó prendados, no sólo por su atractivo, también por los montes que lo rodeaban y por la vida que se palpaba a su alrededor. El día a día del lago y el ir y venir de sus gentes nos dejaron realmente sorprendidos. Sin duda alguna, lo que más nos fascinó fueron los pequeños pueblos que encontramos en su interior. Imposibles pero reales construcciones edificadas sobre el agua, con cimientos anclados en el fondo del lago y calles anegadas que ven pasar pequeñas embarcaciones que poco tienen que envidiar al mundanal trafico de cualquier ciudad.  


Maravillados con la vida del lago, nos dirigimos de Kalaw a Meiktila, cuesta abajo sin mayor dificultad, en el que fuera nuestro último día en bicicleta en Myanmar. En Meiktila nos esperaban las cajas para guardar las bicis. Allí cogimos el autobús que nos llevó hasta Yangon. Y sin darnos cuenta llegó el momento de despedirnos de Myanmar.

El tiempo máximo para visitar el país es de 28 días, y a pesar de haber recorrido 1.200 kilómetros el tiempo se nos ha pasado volando. La amabilidad de la gente nos ha sorprendido muy gratamente, y teniendo en cuenta que es un país abierto al turismo desde hace poco tiempo, aún existen lugares por visitar en los que el turismo no ha hecho aún grandes estragos. Muchas gracias a Marta y Eddy por la ayuda, ha sido fundamental para planificar el recorrido.
Myanmar nos devolvió la sonrisa con la que le despedimos.